imagen-jean-claude-junker

Discurso sobre el estado de la Unión Europea 2018

Jean Claude Junckerrek Europar Batasunaren egoerari buruzko hitzaldia hasi zuen gaur egungo mugimendu euroeszeptikoei Batasunak bakea ekartzen zuela gogorarazten, eta azken lau urteei buruz ez zuela ezer esango adierazten, etorkizunerako lan eta erronkei buruz hitz egingo zuela baizik.

  • EKONOMIA

Lehman Brothers-en porrotaren hamargarren urteurrenean, 239 milioi pertsona daude lan egiten Batasunean, 2014tik 12 milioi lanpostu sortuz, eta gazte langabeziaren portzentaia, altua bada ere, hamazortzi urteko ehuneko baxuena da. Inbertsioak igo dira ere, 335 mila milioi lortuz. Grezia, urte mingarri batzuk eta gero, berpiztu da, Batasunean dauden Estatuei eta, batez ere, greziarren esfortzu eta sakrifizioei esker.

Europa merkatal potentzia bezala berretsi da, 70 herrialdekin hitzarmenak gogortzen. Horrela, Estatu guztiak batera, munduko BPGren %40ra iristen dira.

Pasa den uztailean, Pekin, Tokio eta Washingtonera joan zen, munduko merkatu bakar handiena ordezkatzen. Europar Batasunak ematen dion botereari esker, haren ahotsa munduan entzutea lortu zuen, beste herrialdeekin akordioak sinatzen; hau guztia Europa ahobatezko eran jokatu duelako. Eta horrela jokatu behar du Europa, behar den egoeretan.

  • ERRESPONTSABILITATE GLOBALA

Pariseko akordioari buruz ere hitz-egin zuen, batez ere 2030rako CO2-eko emisioak gutxitzeari buruz. Gainera, urte honetako lehorteek guztioi oroitu gaituzte etorkizuneko belaunaldiak babestu behar ditugula.

Bestetik, Mendebaldeko Balkanei buruz hitz-egin du, EB haiei buruz posizionatu behar dela, beste potentziak (Errusia, Turkia, …) gure auzotartasuna konfiguratzeko boterea ez izateko. Siriako Idlib ere gogoraraztu zuen, EBk ezin duela ezikusiarena egin katastrofe horrekin.  Junckerrek gaur egungo aliantzak etorkizunean apurtu ahal direla gogorarazi du.

Gaur egungo munduak Europa indartsu eta batua behar du, bakea, merkataritza-akordioak eta erlazio monetario iraunkorrak lortzeko. Europak bere gaitasun politiko, ekonomiko eta militarra erabili behar du global payers izatea uzteko eta global players izaten hasteko.

Horretarako, 2014an Europar Batasuneko Defentsa programa berpiztu zuen, eta Batzordeak lan egiten jarraituko du hau operatiboa izateko; ez du EB militarizatuko, EB independenteagoa eta erantzuleagoa egingo du. EB indartsu eta batua da gure herritarrak babestu, lanpostuak zaindu eta digitalizazioak ekartzen dituen erronkak gainditu ahal duen bakarra, gure herritarren eskubideak eta duintasuna galdu barik. Gainera, Galileo programak 26 satelite jarri ditu espazioan; hau ezin izango luke herrialde bakar batek lortu bere buruz.

Batasunaren subiranotasuna bere kideen subiranotasunaren batuera da; ezin da hau erabili besteen kontra, gure kontinenteak irekia eta tolerantea izaten jarraitu behar duelako. Ez da inoiz uharte bat izango, multilaterala baizik.

Datorren europar huteskundeetan haien herritarrei zera esan behar diete, guztien esfortzua batzen edozein erronka gainditu eta haien aginteak bete ahal dituztela. Europa Iparraldea eta Hegoaldea, Mendebalde eta Ekialdea, eta eskuina eta ezkerra dituzten ezberdintasunak gainditu ahal dituela frogatu behar du.

  • AGINDUTAKOA BETE

Europarrak hauteskundeetara joatean, interneteko erraldoiak etekinak lortzen dituzten lekuetan zergak ordaintzea nahi dute. Gainera, ordu aldaketa ere suntsitu behar dute. 2014ean jaso zituzten aginteak bete behar dituzte hauteskundeak etorri baino lehen.

2014ean aldarrikatutako proposamenen erdiak adoptatu ditu, %20 haien bidea jaraitzen ari dira eta gainerako 30% eztabaidatzen ari dira.

Segurtasunari buruz, Batzordeak terrorismoaren, kapital zuritzearen eta hauteskundeetan izan ahal diren inferentzien kontrako neurriak proposatu ditu.

Inmigrazioari buruz, Batzordeak egindako zazpi proposamenetik bost lege bihurtu dira, errefuxiatu zenbakiak behera egin du ekialdeko Mediterraneoan eta Mediterrneo zentralean. Gainera, EB-ren esku-hartzeak 690.000 pertsona salbatu dituzte itsasoan. Hala ere, Estatu bakoitzak bere erantzukizuna bete behar du, Schengen  eremua zaindu nahi badugu. Ad hoc soluzioak ez dira bidea. Hitzaldiko egunean ertz-zain zenbakia igotzeko proposamena egin zen, 10.000 guardia lortzeko 2020an, Batasuneko Asilo Agentzia zabalduko da, eta legea ez betetzen sartu diren inmigranteei aberriratzeak azkarrago egiteko porposamena egin da.

Afrikarekin harremanak sendotu behar ditu, ez karitatearekin, elkarte oreaktu batekin baizik. Horretarako, zera proposatu da: aliantza bat Afrikarekin, inbertsio eta enplegu sustengarriari buruz. Honekin bost urtetan 10 milioi lanpostu sortuko dira Afrikan. Gainera, inbertsio gehiago erakarri nahi da Afrikara eta merkataritza akordio bat sortu nahi da Afrikarekin.

Brexitari buruz, Batasunaren buruzagitza behar da. Hiru printzipio jarraitzen ari dira negoziazio hauekin: lehenengo, ingelesen erabakia errespetatzen du Batasunak, baina ingelesek ulertu behar dute Batasuna uzten dutenek ezin dutela parte hartu gure merkatu bakarrean; bigarren puntua, Batasuneko estatu kide guztiek Irlanda lagunduko dute Ipar-Irlandarekin daukan mugarekin; eta hirugarrena, Erresuma Batuak Batasuna uztean 2019ko martxoak 29an ez da beste herrialde bat izango, gure kide hurbila izango da. Horregatik, merkataritza askeko akordioa abiapuntua izan behar delarekin ados daude.

  • ETORKIZUNAREKIKO IKUSPUNTU SINESGARRIA

Hauteskundeak eta Sibiuko goi-bilera iritsi baino lehen, gauza asko egin behar dituzte. Sibiun gure herritarrei bere Batasunarekiko ikuspegia berarena bezalakoa da. Sibiuko goi-bilera iritsi baino lehen,  Japon eta EBen arteko Asoziazio Akordioa berretsi behar dute, eta 2020 eta geroko europar aurrekontuetako oinarriak ezarri behar dituzte; europar hauteskundeak baino lehen Erasmus programako dotazioa erabaki behar dute, eta gure ikertzaile eta enpresei aukera gehiago eman nahi badizkiete erabaki behar da. Gainera, defensa-gastua hogei bider igo nahi baditu, edo Afrikari  emandako inbertsioak %23 igo nahi baditu, lehen baino lehen erabakia hartu behar dute.

Gaur egun, euroa munduan erabilitako bigarren moneta da; 60 herrialdeek lotzen dituzte bere moneta eurora, baina lan gehiago egin behar da gure moneta munduan garrantzitsuagoa izan dadin. Horretarako, Komisioak proposamen asko egin ditu. Gainera, urtea bukatu baino lehen, Komisioak proposamen gehiago egingo ditu Batasun Ekonomiko eta Monetarioa indartsuagoa egiteko.

Gainera, Sibiu buruan edukiz, Batasunaren kanpo politika kontsolidatzeko aurrerapenak lortu behar dute. Ez da normala, Nazio Batuetako Giza Eskubideeko Kontseiluan isilik egotea, hau guztia Estatu-kide batek beto kapazitatea daukalako. Ez da normala ere, Europak bere eskuak lotuta izatea Bielorrusiarekiko enbargo bat jartzeko, edo Venezuelari zigorrak ezartzeko. Horregatik, Junckerrek gehiengo boto kualifikatutara pasatzea proposatu du, arlo konkretu batzuetan: giza eskubideak, misio zibilak eta fiskalitatea. Gaur egun, Lisboako Tratatuak daukan klausula pasarela aktibatzeko momentua heldu dela uste du Junckerrek, gehiengo boto kualifikatua ezartzeko.

Gure desadostasunak eramateko bidea aldatu behar dugu; ez da normala komunikabideak eta kazetariak jasaten dituzten mehatxuak edo hilketak. Honek ez du lagunduko Europar Batasuna hezitzera. Konpromisoaren bertuteak berraurkitu behar ditugu gure baloreak eta gure printzipioak sakrifikatu gabe.

Batzordeak Zuzenbide Estatuaren kontrako erasoen kontra dago, eta 7. Artikulua behar den lekuetan xikitu behar da. Timmermansek gogor egin du lan Zuzenbide Estatua errespetatu dadin. Gainera, Gutizia Epaimahaiak egindako epaiak errespetatu eta bete behar dira; hau ez da aukera bat, betebehar bat baizik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

diez − uno =