2019.05.08 Europaren Eguna

Eusko Legebiltzarrak eta EuroBasque-k Europaren Eguna ospatu dute

Maiatzaren 8an izan da, 11:00etatik aurrera, Eusko Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan.

Europaren Egunaren ospakizuna dela eta, maiatzaren 8an, Eusko Legebiltzarrak eta EuroBasque-k jardunaldia antolatu dute. Ekitaldia zenbait erakunde europazalek bultzatutako jarduera-multzo batean kokatzen da, hausnarketa eta eztabaida sustatzeko.

Goizeko 11:00etan ekin zaio jardunaldiari eta hasieran hitz egin dute Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko lehendakariak eta José María González Zorrilla EuroBasque-ko lehendakariak.

Irekiera ekitaldiaren ostean, Kazetaritzako XI. EuroBasque sari ematea egin da. “Brexitaren gatibu” lanarekin irabazi du Felipe Etxebarria kazetariak (EITB) sari hau. Lan horretan Brexitaren negoziaketetan izan diren puntu zailenak aztertzen ditu. Nacho Alarcón, Deia eta El Confidencial-eko kazetaria da beste saritua, “Europa se hace querer” lanarengatik. Bertan, oso era didaktikoan jasotzen ditu Europar Batasunak hiritarrentzat sustatutako politika, programa eta baliabide nagusiak. Lan sarituak Felipe Etxebarria egileak eta, Nacho Alrarcón-aren ordez,  Jesús González Mateos jaunak aurkeztu dituzte. Sari berezi bat “Grupo Noticias” jaso du.

“Europa berri baterako” eztabaida, datozen Europako hauteskundeek markatu dute, bertan parte hartu dute Europako Parlamenturako hauteskundeetako honako hautagai hauek: Izaskun Bilbao (EAJ-PNV), Pernando Barrena (EH Bildu), Iñigo Martínez Zatón (Elkarrekin Podemos), Eider Gardiazabal (PSE) eta Javier Zarzalejos (PP).

Europaren Eguna Irudiak

Kazetaritzako XI. EuroBasque sari bideoa

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

eighteen − three =