20190328170516_felipe-etxebarria-etb-_foto610x342

Felipe Etxebarriak eta Natxo Alarcón-ek irabazi dituzte EuroBasque 2018 Kazetaritza sariak

“Brexitaren gatibu” lanarekin irabazi du Felipe Etxebarria kazetariak  EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2018 Kazetaritza Saria ikusentzunezko medioen sailean. EiTB-ren www.eitb.eus webgunean argitaratu zen lana 2018ko abenduaren 19an.

Brexitaren negoziaketetan izan diren puntu zailenak aztertzen ditu lanak.

Felipe Etxebarria. Kazetaria,  UPV-EHU Lizentziatua (1983). Deustuko Unibertsitatean Ikasketa Europarrak (1987). Ikasketak Alemanian: 1988anLeipzig-ko Handelshochschulen, eta 1990an eta 1991an Berlingo Hochschule für Ökonomie goi eskoletan. ETBko kazetari Moduan “Munduan Zehar” saiorako erreportaiak Guatemalan eta Ipar Irlandan Pake prozesuari buruz. Lan bereziak Berlindik Alemaniako Batasunari buruz eta Moskutik Sobiet Batasunaren amaierari buruz. Lanak CNN telebista katarako. Hamar urtez ETBko Korrespontsala Bruselan (1995-2005). Deustuko Unibertitateko Masterrean parte hartzea “Komunikazioa EBko administraritzan” gaiarekin. Frantzesa, Ingelesa eta Alemaniera hizkuntzak erabiltzen ditu.

Halaber, “Europa se hace querer lanarekin irabazi du Nacho Alarcón kazetariak EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2018 Kazetaritza Saria prensa idatziaren sailean. Lana Grupo Noticias taldeko egunkarietan argitaratu zen 2018ko urriaren 7an.

Artikuluak era oso didaktikoan jasotzen ditu Europar Batasunak hiritarrentzat sustatutako politika, programa eta baliabide nagusiak.

Nacho Alarcón-ek (Granada, 1994) Kazetaritza ikasketak burutu zituen Madrilen. Bitartean, Europa Press-eko erredakzioan eta El Economistako erredakzioetan aritu zen lanean eta EB-eko gaiekin hasi zen, izan ere, Greziako zorraren inguruan. Ikasketak amaitu ondoren Bruselara joan zen europar gaien inguruan idazteko. Aquí Europa aldizkarian hasi zen praktiketan ekonomia eta politika sailean, zuzendaritzak beragatik apustu egin zuen arte edukiak koordinatzeko, eta beranduago, erredakzio buru moduan 2017ko uda eta 2019ko urtarrilerarte. Aldi hartan Brexitaren negoziaketetan jarri zuen arreta eta Aquí Europarentzat gazteleraz egin den newsletter bakarra egin zuen. Egunkariaren estrategia globalaren sail modura, Europatik urrun zeuden irakurleentzat EB didaktikoagoa egiten saiatu zen. 2019ko urtarrilean El Confidencial egunkariko Bruselako korrespontsal izendatu dute.

Lan sarituak egileek eurek aurkeztuko dituzte maiatzaren 8an, 11:30etan Eusko Legebiltzarrean EuroBasquek egingo duen ekitaldi batean.

Felipe Etxebarria kazetaria ‘pozik’, Eurobasque sariarekin #EgunonEuskadi – Brexitaren negoziazioetan dauden oztopo nagusiak aztertzen dituen analisi batengatk jasoko du saria maiatzean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

13 − nine =