Historia

EUSKOTARRAK EUROPAKO MUGIMENDUAN

XX. mendearen hasieran, euskotarrek harrera ona egin zieten proiektu paneuropeista eta federalistei. Hain zuzen, proiektu horietan bidea ikusi zuten herriak senidetzeko (zeinek bere identitatea gordez) eta gatazkak konpontzeko, kontinente guztietan bloke federalistak eratzearen bidez, bereziki Europa batua sortzeko.

II. Mundu Gerran, «erresistentzien» mugimenduak bat etorri ziren zenbait balio defendatzearekin, hala nola, nazioarteko lankidetza, europazaletasuna eta federalismoa. Euskotarrek, erbestetik, proposamen horiek babestu zituzten, Mendebaldeko Europako Herrialdeen Kultura Batasunean (1942) eta Federal Union (1944) erakundean parte hartuz, Europa federala egi bihurtuko zen itxaropenarekin. Mundua elkarmendekotasunera bideratzen zela sumatuta, nazioarteko ordena berrian izaera federalistako politika integratzea kontuan har zedin laguntzen saiatu ziren. Hain zuzen ere, horrek bermatuko zuen bakea eta erabateko garapena izan zedin herri txikietan eta arlo guztietan.

IKUSI GEHIAGO

KRONOLOGIA

– Berrogeiko hamarkadako lehen erdia: Euskal Taldea “Federal Union”-era batu da, Londresen kokatua
– 1941 (ekaina): Londresen Euskadiren Ordezkaritzak Europako Federazio bati buruzko memorándum bat aurkeztu du Britainiar Gobernuari, Frantziako Inperioaren Defentsa Kontseiluari – “Free France” – eta AEBetako enbaxada.
– 1942 (iraila): Mendebaldeko Europako Herrialdeen Kultur Batasuna Londresen sortu zen. Bertako taldekideetako bat euskal taldea da.
– 1943 (martxoa): “Europako Kontseilua Amerikan” New Yorken sortu da, Coudenhove-Kalergi-k zuzentzen dueña, José Antonio Aguirre kidearekin

IKUSI GEHIAGO