UNIVERSITAS19

XVIII. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier de Landaburu Universitas 2019

EuroBasquek 2001ean erabaki zuen, 50. urterrena egin zuelarik, Ikerketa Saria sortzea, Francisco Javier de Landaburu Universitas izenerakin. Hartara, 1951n sortutako EuroBasquen lehengo Zuzendaritza Batzordeko kide izandako gizon hura oroitarazi nahi dugu, europar gaien ikerlari eta intelektual nabarmena izan baitzen.

Sari hay, deialdiko unean gehien dioten europar eraikuntzako alderdiei buruzko azterketak eta gogoetak sustatzera zuzenten da. Deialdia urtero egiten da.

Helburuak:

  • Gure gizartean bereziki eragiten dioten gaur eguneko europar gaien inguruko gogoeta sustatzea.
  • Ikerlariak europar integrazio prozesuari buruzko ikerketak egitera animatzea.
  • Europar Batasunaren etorkizunaren gaineko eztabaida bizirik mantentzea, gure ekonomietan, gizarteetan eta antolakuntza politikoan gertatzekoak diren aldakuntza handietarako prest izateko.
  • EuroBasquen nortasunaren eta xedeen berri zabaltzea, eta dituen helburuak lortze aldera hobekien laguntzen duten ikerketak saritzea.

DEIALDIA EuroBasque.

EGITEN DUENA: Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua.

PARTEHARTZAILEAK: Unibertsitateko lizentziadunak edo goi  tituludunak diren ikerlariak, banaka edo ikerketa talde baten barruan.
GAIA: “Ekonomia‑, ingurumen‑ eta gizarte‑ jasangarritasuna XXI. mendeko Europan”.

LANA: Ikerketa proiektu bat izango da. Sarituz gero, ikerketa proiektua saiakera gisa garatu beharko da.

HORNIKUNTZA: 12.500 €

LEHEN SARIA: 5.000 €, ikerketa proiekturik onenari. BI AKZESIT: 2.500 €-koak, epaimahaiak hautaturiko bi ikerketa proiektuetarako. AKZETIS BAT: 2.500 €koa Euskal Unibertsitate sareko gazte batek egindako ikerketa proiektu onenarentzako.

AURKEZTEKO EPEA NOIZ BUKATZEN DEN: 2019eko martxoaren 15an.

➡ Oinarriak XVIII. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier de Landaburu Universitas 2019

KOLABORATZAILEAK:

LOGOS-DIPUTACIONES-PARLAMENTO-GOBIERNOVASCO 

“Sostenibilidad en la Europa del S XXI: económica, ambiental y social”.

1 GAI OSOA
2 1. GAIA:
3 2. GAIA
4 3. GAIA
1 GAI OSOA

Ingurunearen degradazioa eta berdintasun sozial eza gure garaiko bi arazo larrienetarikoak dira mundu mailan. Nazio Batuen azken IPCC txosten bereziak adierazten duen eran, Lurraren berotzeak dakarren arriskua izugarria da eta ezin da eta ez da txikiagotu behar. Erronka horrek paradigma aldaketa bat eskatuko du, gaur egun ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-jasangarritasun alorretan dauzkagun erronkei aurre egiteko europar gizartea zeharkatu beharko duen aldaketa, eta aktore bakoitzak bere eginkizuna zalantzan jartzea eskatzen duena. Natura dinamikoa da bere baitan, eta gero eta eragile gehiago dabiltza naturaren prozesuetan murgilduta eta naturaren prozesuak baliatuz elkarri eragiten.

Hainbat milurtekoren buruan, gizakia naturaren indarretako bat bilakatu da, naturaren patuaren atal garrantzitsu, are eta gehiago orain eta etorkizunean. Jasangarritasunaren alderdi kulturalaren alorrean, Mendebaldean, eta zehazki Europan, naturaren inguruan zer ikuspegi eta pentsamolde dauzkagun, zer adierazmolde eta elkar harremantzeko era eta naturarekin bat egiteko zer nolako moduak ditugun ulertu nahi dugu. Kulturaren erronka, alde batetik, gizakiarentzat produkzio aniztasuna eraikitzea da (etnia, generoa, ekosistemak), eta bestetik, kohesio eta komunitate iturriak elikatzea.

Beste erronka bat ere badaukagu, ekonomiarena, hain zuzen ere; nola sortu ekologiaren ikuspegitik bideragarriak diren ekonomia-sistemak, gure bizi-iturriak kaltetzen edo suntsitzen ez dituztenak. Gainera, tentsio suntsitzaileak eta baliabide materialak eta sozialak eskuratzeko garaian injustiziak sortu ordez, sistema horiek bideragarriak izan beharko dira gizartearentzat, gure nortasunei eta, azken batean, naturaren alde gizatiarrari, kalterik egiten ez dietenak. Jasangarritasunaren alderdi sozialari dagokionez, gure erregulazio- eta gobernu-sistemei eta baliabideen eskuratze eta banaketari erreparatu behar diegu.

Nola sortzen, kudeatzen, partekatzen eta zabaltzen dugu jakintza? Nola bermatzen dugu justizia soziala? Nola txertatzen ditugu oinarri horiek ingurumenean, kulturan, ekonomian eta gizartean, gizakion etorkizunari aurre egiteko eta gure giza-ahalmenaz guztiz gozatzeko Lurraren xurgatze-gaitasuna murriztu gabe?

Europar Batasunari heltzen badiogu, argi ikus dezakegu garapen jasangarriaren gaiak urte asko daramatzala europar proiektuaren erdigunean. Izan ere, Amsterdameko Itunean EBko politiken xede orokor gisa txertatu zenetik, EBko hitzarmenek garapen jasangarriaren alderdi anitzak (ekonomia, gizartea, ingurumena) modu bateratu batean landu behar diren elementutzat aitortzen dituzte. Garapenak uneko beharrizanak asetzea ahalbideratu behar du, betiere etorkizuneko belaunaldiek beren beharrizanak asetzeko izango duten gaitasuna arriskuan jarri gabe.

Lurraren mugen barruan ekonomia-eraginkortasuna, gizarte-inklusioa eta ekologiarekiko erantzukizuna uztartuz, denontzako bizitza duina lortzean datza garapen jasangarriaren funtsa. Europar Batasunaren Tratatuak Europaren garapen jasangarria lortzeko EBren ikuspegia zedarritu zuen, eta horretarako oinarritzat hartu zituen ekonomia-hazkunde orekatua eta prezioen egonkortasuna, lehiakortasun handiko merkatuko ekonomia soziala, enplegu betea eta gizartearen aurrerabidea, eta ingurumenaren babes-maila eta kalitatearen hobekuntza-maila handia. Garapen iraunkorra EBko politika eta legeetan txertatu da bai Europar Batasunaren garapen jasangarrirako Estrategiaren bidez, bai Europa 2020 Estrategiaren bidez eta baita legegintza hoberako agendaren bidez ere.

Horrez gain, Ingurumen Arloko VII. Ekintza Programa Orokorra sektore-politikan ere islatzen da. Aurtengo saria ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-loturen inguruko eztabaida gauzatzeko foro bat izatea nahi dugu. Epe luzerako ikuspegien bila dihardugu, jasangarritasunaren oinarriei buruzko ikuspegi zabal eta sakonen bila, egungo testuinguru europarra azpimarratzen dutenak.

Europar Batasuna funtsezkoa izan zen munduko 2030 Agenda eraikitzeko garaian, azken hori gainera koherentea da Europaren ikuspegiarekin eta orain Lurraren garapen jasangarrirako mundu mailako eredu bilakatu da. Agenda horrek maila ezberdinetako ikuspegiak dauzka, mundu-, europar-, estatu-, eskualde- eta tokiko-mailakoak, eta horiek aztertzea ere interesatzen zaigu. Aintzat hartuko dira bai gaia modu orokorrean lantzen duten proposamenak eta baita jasangarritasun printzipio eta jardunbideen aplikazio zehatzak lantzen dituzten ikerketak ere.

2 1. GAIA:

INGURUMENAREN JASANGARRITASUNA

  • Klima-aldaketa: ingurumenaren arazoaz haratago.
  • Europar Batasuna klima alorreko mundu diplomazian: Kiotoko Protokolotik Parisko Hitzarmenera.
  • Arrisku zantzuak: itsas-mailaren igoera, desertifikazioa, lurzoruaren degradazioa.
  • Ingurumen jasangarritasunaren alorreko zientzia eta teknologia.
  • Bioteknologia eta egiten zaizkion kritikak.
  • Aztarna ekologikoak eta ekoguneak.
  • Ekosistemak eta bioaniztasuna.
  • EB eta baliabideen kudeaketa eraginkorra: ekoizpen eta kontsumo jasangarria sustatzeko estrategiak.
  • Nekazaritza jasangarria eta elikadura.
  • Urbanizazioa eta bere ondorioak.
  • Atmosfera eta biosfera: Lurraren berotzea, ozono-geruza, kutsadura.
  • Energia berriztagarriak eta energia eraginkortasuna klima-aldaketaren aurkako tresna gisa.
  • Ura: iturriak eta erabilerak.
  • Lurra eta itsasoa, mendiak eta sabana, desertifikazio guneak eta hezeguneak, basoa eta kostaldea: ondorio aldakorrak ingurune ezberdinetan.
3 2. GAIA

JASANGARRITASUNA TESTUINGURU EKONOMIKO ETA SOZIALEAN

  • Jasangarritasun kulturalaren zentzua eta ondarearen garapen jasangarria.
  • Partaidetza eta nortasuna: ingurunean, ekonomian eta gizartean daukan garrantzia.
  • Eredu aldaketak eta kontsumo-kulturak.
  • Kosmopolis: tokian tokiko kulturak, globalizazioa, diaspora.
  • Amatasunaren ikuspegi kulturala eta biztanleriaren hazkundea.
  • Turismo kulturala eta jasangarria.
  • Ingurumenaren ekonomia, kultura eta gizartea Europan.
  • Jasangarritasunaren ekonomia Europan.
  • Beharrak, nahiak eta eskakizunak: ekuazio ekonomikoa berrezartzen.
  • Enpresen kasuak: jasangarritasunaren kostua eta balioa.
  • Arriskuak eta arriskuen kudeaketa: ekonomiak ingurumenarekin, kulturarekin eta gizartearekin bat egiten duen gunea.
  • Merkataritza librea eta bidezko merkataritza.
  • Energia-menpekotasuna Europan.
  • Ekonomia zirkularra: hondakinen kudeaketa eta produktuen bigarren merkatua.
  • Low Carbon Economy: berotegi-efektuko gas isurketak murrizteko EBk dituen estrategiak eta tresnak.
  • Munduko fluxuak: finantzak, merkataritza, teknologiaren transferentzia eta zorra.
  • Laguntza jasangarria eta jasangarritasunarentzako laguntza.
  • Garapena, azpigarapena eta jasangarritasuna Europan.
  • Garraio jasangarria eta jasangaitza Europan.
  • Europako jasangarritasunaren genero ikuspegia eta Europaren zeregina.
  • Txirotasuna eta txirotasuna errotik kentzea.
  • Osasuna ingurunearen, ekonomiaren eta gizartearen testuinguruetan.
  • Biztanleriaren hazkundea mundu mailan eta horren ondorioak Europan.
  • Giza-kokalekuen urbanizatzea eta jasangarritasuna: smart cities hirien sustapena Europan.
  • EBren hiritar-agenda.
4 3. GAIA

JASANGARRITASUNAREN POLITIKA ETA JARDUNBIDEAK

  • Komunitate-jasangarritasunari buruzko ekimenak eta GKE.
  • Natura jabetza intelektual eta fisiko gisa.
  • Jabetza-egiturak: jabetza pribatua, jabetza publikoa eta herri-ondasunak.
  • Herritar onak testuinguru, gizarte, ekonomia eta gizarte zaurgarrietan.
  • Gobernu mailak: jasangarritasunaren alorreko ekimenen arteko elkarrekintzak tokiko-mailan, eskualde-mailan, estatu-mailan eta nazioartean. EBren adibidea.
  • Zein izan beharko litzateke EBren urteko aurrekontuaren eginkizuna ingurumenaren trantsizioa sustatzeko?
  • Finantzaketa jasangarriaren etorkizuna Europan.
  • Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda.
  • Ondorioen neurketa: ingurumenaren ebaluazioa.
  • Garapen Jasangarrirako Helburuen ezarpena eta behaketa EBren eskutik.
  • Ingurumena eta barne-merkatua: europar integrazioaren etorkizuna.
  • Berrikuntza jasangarriaren iturriak.
  • Jasangarritasunerako plangintza.
  • Jasangarritasuna eta komunitatearen parte-hartzea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

3 × four =