Ganadora Premio Periodismo Olatz Arrieta

Olatz Arrietak irabazi du EuroBasque 2017 Kazetaritza saria

Europa, lehen ehun egunen ezinegona” artikuluarekin irabazi du Olatz Arrieta kazetariak  EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2017 Kazetaritza Saria. Berriak, Elkarrek eta Jakinek 2017an atera zuten “Trump Amesgaizto Amerikarra” liburuan argitaratu zen lana.

Izendatu berritan, Isolamendua defendituz iritsi zen Estatu Batuetako 45. presidenteak Europarekiko harremanetan ireki dituen erronkak aztertzen ditu, politika, ekonomia eta defentsa alorretan bereziki.

Olatz Arrieta (Donostia, 1971) eskarmentu luzeko kazetaria da. UPV/EHUn lizentziatua, nazioarteko politikaz MA master bat egin zuen NYU unibertsitatean. Telebistan (ETB), irratian (Euskadi Irratia),  web-ean (BBC Mundo), egunkarietan ( Euskaldunon Egunkaria eta El Mundo),  think tank batean  (Eurasia Group) eta aldizkarietan (Gizadiberri) aritua da. Berriemaile bezala Errusian (2 urte), Estatu Batuetan (13 urte) eta Europar Batasunean (5 urte) lan egin du. 2013tik aitzina Bruselan ETBrentzat. Geopolitika gaietan interesatua, Europar Batasuneko, Estatu Batuetako eta Errusiako arazoak aztertu ditu sakonki. Ingelesa, frantsesa eta errusiera hitzegiten ditu. Emmy Awards sarietan dokumental eta albisteen kategorian epai-mahaiko izan da bi urtez.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

tres × cinco =