2023ko “Francisco Javier Landaburu UNIVERSITAS” saria, Europari buruzko ikerketa-lanetarako.
2023ko Gaia: Demokrazia Europan
EuroBasquek 2001. urtean erabaki zuen, bere 50. urteurrena ospatzen ari zela, Ikerketa Sari bat sortzea, Francisco Javier de Landaburu Universitas izenaz, 1951n sortutako EuroBasqueko lehen Zuzendaritza Batzordeko kide eta Europako gaien aztertzaile eta intelektual nabarmenaren oroimenez. Sari hau urtero deitzen da eta bere helburua da:
2023ko GAIA: “Demokrazia Europan”
DEITZEN DUEN ERAKUNDEA:
EuroBasque, Europako Mugimenduaren Kontseilua.
KONTAKTU-INFORMAZIOA:
sariak@eurobasque.eus | Telefonoa: 945 12 35 38
- Deialdia egiten den unean herritarrentzat interesgarrienak diren Europako gaurkotasuneko alderdiei buruzko azterlanak eta hausnarketak sustatzea
- Ikerlariak animatzea aztergaia Europako integrazio-prozesuan zentratzera
- EBren etorkizunari buruzko eztabaida bizirik mantentzen laguntzea, gure ekonomia, gizarte eta antolaketa politikoan gertatzen ari diren aldaketa handiei aurre egiteko prest egon daitezen; eta
- EuroBasqueren nortasuna, xedeak eta jarduerak zabaltzea eta bere helburuak lortzen lagunduko duten ikerketak saritzea.
DEITZEN DUEN ERAKUNDEA:
EuroBasque, Europako Mugimenduaren Kontseilua.
KONTAKTUA:
sariak@eurobasque.eus
Telefonoa: 945 12 35 38

2023 “Francisco Javier Landaburu UNIVERSITAS”
Francisco Javier Landaburu UNIVERSITAS «2023» saria deitzea, Europan demokraziak eta giza eskubideen defentsak dituzten erronkei buruzko monografiak egiteko, eta, besteak beste, estatuz azpiko erakundeen ikuspegia, euskal autogobernua, Europar Batasuna eta herritarrak aintzat hartzeko.
Ikerketa-proiektu bat aurkeztu beharko da, eta, saritua izanez gero, saiakuntza moduan garatu beharko da.
2023ko Gaia:
“Demokrazia Europan”
Saria
Sariak diru-zuzkidura hau izango du:
- Lehen saria: 5.000 euro ikerketa-proiektu onenari.
- Euskal unibertsitate-sistemako gazte-saria: 2.000 euro, ikerketa-proiektua entregatzen den egunean (2023ko apirilaren 17an) 35 urte edo gutxiago dituen euskal unibertsitate-sistemako gazte baten ikerketa-proiektu bat.
- Akzesita: 2.000 euro, epaimahaiak hautatutako ikerketa-proiekturako.
Balorazio-irizpideak
Saria eta akzesita emateko balorazio-irizpideak lanen kalitate zientifiko-teknikoa eta egiten dituzten ekarpenen garrantzia dira.
Epaimahaiak saria eta/edo ex aequo akzesita eman ahal izango die hainbat obrari; kasu horretan, deialdi honetan aurreikusitako zenbatekoak saritutako lanen artean hainbanatuko dira.
Era berean, epaimahaiak saria eta/edo accesita eman gabe utzi ahal izango ditu, baldin eta uste badu aurkeztutako lanek ez dituztela betetzen eskatzen diren betekizunak edo kalitate-baldintzak.
Epaimahaiak ahobatez bigarren akezit bat aitotu ahalko du.
Saria edo akzesita talde batek aurkeztutako lan bati ematen bazaio, taldeko kide guztiak joko dira onuraduntzat, dagozkion legezko ondorioetarako. Sariaren edo accesitaren zenbatekoa lantaldeak kide bakoitzarentzat zehaztutako partaidetza-ehunekoaren arabera banatuko da; ezer zehaztu ez bada, zati berdinetan banatuko da lantaldeko kide bakoitzaren artean.
Ordainketa modua:
Ordainketa egiteko modua bi zatitan banatuko da. % 35 dirulaguntza ematen den unean, eta gainerako % 65a, lanaren azken emaitza batzorde ebaluatzaileak jaso eta onartu ondoren.

Nork har dezake parte?
Saria unibertsitateko titulua duten pertsona fisikoei zuzenduta dago.
Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak auzkez daitezke sarira. Lantaldea aurkeztzen bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna. Era berean, eskaeran espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa, aurkeztutako ikerlanean.
2023KO DEIALDIAREN GAIA: Demokrazia Europan
Demokrazia da pertsonaren duintasun besterenezinean, oinarrizko eskubide eta askatasun batzuen aitorpenean oinarritzen den sistema bakarra.Eskubide eta askatasun horien artean daude ezarritako boterea kritikatzeko eskubidea, parte-hartze politikoa eta gobernuan aldatzeko benetako aukera, herritarren hautuaren arabera. Europako integrazioa, bi mundu-gerren ondoren hasi zena, kontinentean bakea ziurtatzea helburu duen proiektu politikoa da, baina baita demokrazia eta oinarrizko eskubideak ere.
Gerra Hotzaren amaieraren ondoren inoiz baino hedapen handiagoa izan ondoren, azken urteotan demokrazia atzeraka doa, ez bakarrik demokrazia gazteetan, baita kontinente guztietako demokrazia sendoetan ere, baita Europan ere.
Demokraziaren krisiak hainbat angelu edo maila ditu Europan, eta horien artean daude, gutxienez, demokrazia EBren funtzionamenduan, estatu-demokrazien dimentsio europarra, estatu kideetako demokrazien egoera, herritarren parte-hartzea eta herritar ez direnen inklusioa, bai eta eskumen legegileak dituzten eskualdeen eta nazionalitate konstituzionalen parte-hartze hobea ere.
Krisi hori eragin duten faktoreen artean, honako hauek aipa daitezke: instituzioak herritarrengandik urruntzea, gero eta desberdintasun material handiagoa, eliteak eta liderrak zalantzan jartzea, alderdien funtzionamendua, hauteskundeetan parte hartzea, eskuin eta ezker muturreko alderdien gorakada, populismoak, desinformazio sistematikoa eta antolatua, batez ere sare sozialen bidez, sistemaren aurkako alderdien sare transnazionalen bidez, etab.
Azkenik, sistema demokratiko modernoa duela bi mende inguru asmatu zen, testuinguru historiko, sozial eta politiko guztiz desberdin batean. Demokrazia birpentsatu behar al dugu? Hasieran, demokrazia bere burua nazio gisa definitzen zuen Estatu baten barruan bakarrik uler zitekeen, eta orain ikusten dugu Europako demokrazia nekez imajina daitekeela Europar Batasunik gabe; izan ere, Europar Batasunak, aldi berean, Estatuetan ohikoa ez den erakunde-esparrua eskaintzen du, eta bere kultura politikoa (funtsean adostasunezkoa) oso bestelakoa da Estatuko demokrazien polarizazio gero eta handiagoarekin alderatuta. Hori ikusita, gure estatu-demokrazien dimentsio europarra al da demokrazia klasikoaren arazo nagusietako batzuk konpontzeko promesa? Nola eraiki daiteke benetako demokrazia europarra, inklusiboagoa, parte-hartzaileagoa eta eraginkorragoa gure garaiko erronken aurrean?
Eskabidea eta dokumentazio aurkeztea
1. TRAMITAZIO ELEKTRONIKO BIDEZKO ESKAERA:
-
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora botoi hau sakatuz.
2. DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:
Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu behar dira:
– Ikerketa-proiektu baten memoria. Honako baldintza hauek bete beharko ditu:
-
- Izenburua.
- Proiektuaren laburpena (gehienez bi orri).
- Proiektuaren helburu zehatzen deskribapena.
- Ikerketaren hipotesi eta helburu orokorrak eta espezifikoak.
- Bibliografia.
- Eskatzailearen edo ikerketa-taldeko zuzendariaren helbidea, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa.
– CV (gehienez bi orri). Taldea balitz, taldeko kide guztiena.
-
- Sarituek CVn deskribatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopia aurkeztu beharko dute, lehen ordainketa egin aurretik. Merezimenduak ez justifikatzeak edo CVko datuak zuzenak ez izateak saria ematea bertan behera uztea ekar dezake.
– Hautagaitzak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 17an amaituko da.
– Oinarriak onartzea.
-
- Deialdi honetara hautagai bat aurkezteak esan nahi du deialdi honetan ezarritako baldintzak erabat onartzen dituela interesdunak.
Epaimahaiaren ezazpena
1. EPAIMAHAIA
Francisco Javier de Landaburu Universitas sariaren epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
-
- EuroBasqueko presidentea. (Epaimahaiburua).
- EuroBasqueko idazkari nagusia. (Epaimahaiko idazkaria).
- EuroBasqueko Zuzendaritza Batzordeko bi kide.
- Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat.
- Eusko Legebiltzarreko ordezkari bat.
2. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
-
- Lan-ikuspegiaren originaltasuna baloratuko da. Bereziki baloratuko da gomendio edo proposamen aplikagarri zehatzak egitea.
- Ikerketa-proiektuaren kalitatea, zorroztasuna eta onargarritasuna baloratuko dira.
- Pertsona edo talde ikertzailearen prestakuntza eta proposatutako gaiarekiko egokitasuna baloratuko dira.
- Ibilbide akademikoa eta/edo aurretiazko argitalpenen ibilbidea baloratuko da, batez ere proposatutako gaiarekin zuzenean lotutakoak.
- Zeharkako eta diziplinarteko ikuspegiak baloratuko dira.
- Deialdia bete gabe utzi ahal izango da, osorik edo zati batean, baldin eta aurkeztutako proiektuetako batek ere ez badu, epaimahaiaren iritziz, beharrezko kalitatea eta bermeak biltzen.
- Epaimahaiak erabakiak kideen gehiengoz hartuko ditu. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiburuaren kalitatezko botoak erabakiko du.
- Saritutako lehen Saria eta akzesitak ezagutzeko epea 2022ko maiatzaren 31n amaituko da.
3. EBAZPENA ALDATZEA:
-
- EuroBasquek aukera izango du lehen saria eta accesitak emateko ebazpena aldatzeko eta, hala badagokio, aurreratutako zenbatekoak itzultzeko eskatzeko, baldin eta saritutako pertsonek ez badituzte betetzen lanaren bilakaerari buruzko txostenak entregatzeko tarteko epeak, edo ez badira iristen ikerketaren kalitate eta/edo zorroztasun zientifiko eta etiko maila egokietara, plagioa eta obraren originaltasun pertsonalik eza, edo aldez aurreko argitalpen osoa edo partziala barne.
- EuroBasquek lehen sariaren edo accesiten zenbatekoa itzultzea erabaki ahal izango du, baldin eta sarituek deialdiko errekisitioak betetzen ez badituzte.
Sarituen betebeharrak
Sarituek ikerketa-lan bat aurkeztu beharko dute:
- Ikerlanak argitaragabea izan beharko du eta euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egongo da.
- Ikerketa-lanaren eskubideak ez dira edozein pertsona, erakunde edo entitaterekin konprometituko.
- Ikerlanak ez du funtsezko identitaterik izango sariaren aurreko edizioetan aurkeztutako edozein ikerlanekin.
- Ikerketa-lanen gutxieneko luzera 30.000 hitzekoa izango da, eta ezingo ditu 35.000 hitz gainditu. Ikerketa-lana orrikatuta aurkeztuko da, eta aurkibide bat izango du, edukien orri-orriei buruzkoa.
- Lanek saria emateko unean ezartzen diren estiloari, zitazioari eta abarri buruzko jarraibideak bete beharko dituzte, argitaratzeko.
- Lanak entregatzeko epea 2023ko abenduaren 10ean amaituko da.
- Lana elektronikoki emango da
EuroBasquek ikerketa-proiektuaren garapenari buruzko aldizkako txostenak eskatu ahal izango dizkie sarituei.
Lehen sariari dagozkion ustiapen-eskubideak eta accesitak EuroBasqueri bakarrik eta doan lagako zaizkio, eta saritutako pertsonek dagokion agiria eman beharko dute,beharrezkoa denean, oinarri hauetan aurreikusten den jabetza intelektualeko eskubideen lagapena behar bezala jasota gera dadin, eta EuroBasquek saritutako lanak argitaratzeko eskubidea gordeko du.
Saritutako lanak ezin izango dira beste ezein hedabidetan edo formatu fisiko edo digitalean argitaratu, aldez aurretik EuroBasquek berariazko baimena eman ezean.